1.19.2007
EUSKAL INAUTERIAK
Inauteria ez da soilik euskaldunon ondarea, hori ez, baina badu hemengo Inauteriak bere-berea duen nortasuna. Ez ote dugu kanpokoa etxekoa baino hobeto ezagutzen? Ekin diezaiogun, bada, geurea aztertzeari.
Atorrak, Miel Otxin, Ziripot, Zanpantzar... Nortzuk dira? Zer ohitura dago bere inguruan? Zer konta diezaiekegu geure ikasle edo haurrei Euskal Inauteriaz? Ea ondoko orriok lagungarri gertatzen zaizkizun pertsonaia hauek ezagutzera emateko!

ATORRAK
KOTILUNGORRIAK
ZAMALTZAIN
ERRALDOITXOAK
1.18.2007
AZTERKETAK BUKATUTAKOAN DANOK SAGARDOTEGIRA!!!
Beno kidekazkide, azterketen garaia heltzear dago. Estresa garaia!! danok sensibleagoak bihurtzen garen garaia.
Ez zaitezte larritu, ahalik eta ondoen eramaten saiatu zaitezte.
Ez zaitezte larritu, ahalik eta ondoen eramaten saiatu zaitezte.
PILATU ZAIGUN ESTRESA BOTATEKO ERAARIK ONENA, HEMEN ZEUENTZAKO GOMENDIO PAREGABEA:
GOAZEN DANOK SAGARDOTEGIRA
Sagardoa ekoizteko eta kontsumitzeko ohitura oso aspaldikoa da Euskal Herrian. Sagardoaren historia ikertu dutenek Euskal Herriko sagardoari buruz aurkitu dituzten lehenengo idatziak XI. mendekoak dira; hala ere, erromatarren garaian jada irasagarren antzeko jakiren bat Euskal Herrian egiten zela erakusten duten beste aipamen batzuk ere badira.
Sagardoa hainbat mendetan zehar egin den arren, ekoizteko moduak eta teknologiak ez dira ia batere aldatu; orain dela gutxi arte sagardoa eskuz egin izan da Euskal Herriko baserrietan.
70eko hamarkadan ia desagertzear zegoen Euskal Herriko sagardogintzak susperraldia bizi izan zuen eta sagardoaren kontsumoa igotzen hasi zen. Sagardoa txotxetik edatea izan da batez ere sagardoa kontsumitzeko modua, eta txotxetik edatearen modak ekoizpena areagotu du.
Sagardoak eskuz egindako edari izateari utzi eta ekoizpen industriala duen edari izatera pasa da; horrek guztiak zenbait eskakizun ekarri dizkie sagardogileei eta eskakizun horiek sortu ahala erantzuna ematen joan dira. Hortaz, garai bateko sagardoa egiteko tresnak alde batera utzi eta sistema berriei -azkarragoak, seguruagoak eta garbiagoak- heldu diete sagardogileek. Hala, altzairu herdoilgaitzeko tresnek ordezkatu dituzte egurrezko tresna zaharrak.
HAU AUKERA PAREGABEA IZAN DAITEKE

1.17.2007
EGOISMO ONA
Orduek ihes egiten diguten sentsazioa izaten dugu eta aurreikusitakoaren laurdena ere ez dugu bete ahal izan. Badakigu denbora mugatua dena eta horregatik, lehentasunak ezartzen ditugu denbora egunero lan-ikasketa edo bestelako betebehar, familia eta aisialdiaren artean banatzeko.
Aisialdiaren sailean adiskideak sartzen ditugu, asteburuan gehienetan. Betebeherrek eta gure ingurukoen (familia, bikotekide, seme-alaba, adiskide, auzoko eta abarren) zoriona bilatzeak arduratzen gaitu. Baina, zer gertatzen da norbere zorionarekin, beste inor sartzen ez den eremu intimo eta esklusibo horrekin? Hori ere gestionatu egin behar dugu. Egoista dirudi, besteengandik aldendu egiten garela; horregatik, zail gertatzen zaigu gure antolakuntzan arlo horretarako denbora aurkitzea. Honelakoak esaten dizkiogu geure buruari: "egia esan, nik egin nahi nukena&", edo "astirik (edo dirurik) banu, gustura egingo nuke halako", baina horretan geratzen da: posible izan arren, errealitate bihurtzen ez ditugun amets hutsak dira.

Eta askotan ez da denbora faltagatik izaten; denboraren antolakuntzan hainbeste gauza sartzearen puruz, uko egiten diogu guk geuk gogoko ditugunak sartzeari, geure gustu eta behar bereziak -besteen gustu eta beharretatik desberdinak- ditugula ahaztuta. "Ez duenak ezin eman", dio esaera zaharrak. Hitz horiek gaurko gaira ekarrita, nekez lortuko dugu inor zoriontsu egitea, geure burua zoriontsu egiten ez badakigu. Gure bizitzaren alde positiboaz jabetuta bizi garenean, "edalontzia erdi hutsik ez baina erdi beteta ikusten dugunean", eguneroko gauza txikiez gozatzen dugunean, gure jarrera irekia eta malgua denean, modu eraikitzaile, bizi eta alaian jokatzen dugunean, irripar egin eta nolabaiteko arriskua onartzen dugunean, sentimendu eta emozioak azaldu eta barregarri geratzeko beldurra baztertzen dugunean, jolas egin, ondo pasa eta geure buruari barre egiten ikasten dugunean, zorionera bidean urrats erraldoia emango dugu. Geure zorionaren eta ingurukoenaren bidean. Egia esan, erosoago sentitu ohi gara asko ematen duten pertsonekin baino, beren burua besteei eskaintzen dietenekin. Horrela, kontua geure burua eskaintzea bada, eskaintzen denaren kalitatean egongo da besteen zoriona lortzeko aldea.
1.16.2007
ZURE DENBORA LIBREA ONGI ANTOLATZEKO GAKOAK
• Planifikatu ezazu zure denbora librea.
Egizu zerrenda bat egin beharreko jarduera
guztiekin.
• Finka itzazu zure lehentasunak.
Idatz itzazu egin nahi dituzun eginkizunak,
garrantzi handienekotik gutxienekora.
• Izan errealista
Ez ezazu zeure gain hartu egin dezakezuna
baino lan gehiago, etsita amaituko duzulako.
• Ikas ezazu "ezetz" esaten
Ez da ezer gertatzen ezetz esateagatik. Zuri
ez al dizute esaten, ala?
VIETMAN, SENEGAL, ETA AURTEN INDIA--NEPAL
Herritar gehientsuenen joera oporraldian penintsulako hondartzetako eguzkia gozatzea dela esan dugu; baina badira urrunagoko lurraldeetara joaten diren azpeitiarrak.
Asier Aranbarri eta Mikel Alberdik, azken urteetan, lurralde txiroak eta desberdinak ezagutzeko asmotan egiten dute oporraldietarako plana. Vietnam eta Senegalen pasa zituzten azken bi abuztuetako oporraldiak; aurten berriz, India eta Nepalera joango dira. «Berdin zaigu nora joan, toki eta bizimodu ezberdinak ezagutzeko asmotan leku desberdinetarako erreserbak egin genituen otsailean. Gero, lekua eta aukerarik dagoen lekua aukeratzen dugu», diote.
Bidaiatzeko hegazkineko txartelak bakarrik hartzen dituzte. Gero, euren kontura bertako jendearen etxeetan eta hotel «merkeenetan» moldatzen dira. Beti oporraldia pasa behar duten herrialdeko gida liburuak erabiltzen dituzte, lekuak bisitatzeko eta ibilbidea erabakitzeko. Herrialdetan denetariko ibilbideak ezagutzen badituzte ere, batez ere leku turistikoetan ibiltzen dira gazte hauek: «Turistak beti eta edonon izaten dira, eta euskaldunak edonon aurkitu ditugu. Jakin egin behar da mugitzen. Geu ere, batez ere leku turistikoetan ibiltzen gara, zirkuitu turistikoetan, bestela ibiltzeko zailtasun gehiago daude. Vietnamdar bat ezagutu genuen eta aberasgarria gertatu zen, bere familia ezagutu eta leku desberdinetan ibili ginen».
Lekuetako ohiturak «errespetatu» behar direlakoan daude Asier eta Mikel, eta bertakora «moldatu» behar dela diote. Era horretan, jaki ugari ere probatu dituzte: «Vietnamen kangurua zelakoan bazkaldu genuen; gero esan ziguten herrialde hartan ez zegoela kangururik. Han txakurrak-eta jaten dituzte... badugu errezelorik zer ote zen. Ona zegoen eta merkea zen. Medusa moduko bat ere jan genuen gordinik».
Herrian saninaziyo jaietan murgilduta gaudenean ekingo diote bidaiari Asier eta Mikelek, beste bi lagunekin batera. Hegazkinez Delhira joango dira. Handik euren kontura Nepalera abiatuko dira, eta berriro Indiara hegazkinez, abuztuaren bukaeran etxeratzeko. «India ezagutzeko gogoa beti izan dugu», dio Mikelek.
Dena dela, herrialde desberdin baterako bidaiari ekin aurretik, jada datorren urtekoa gogoan dute; urte hasieran erreserba pila bat egin, eta gero-gerokoak.
1.11.2007
ABENTURA OPORRAK. BIDAIA EXOTIKO ETA ARRISKUTSUAK SALGAI INTERNETEN
Munduan den bidai agentziarik handiena eta osatuena da Internet. Bertan, birtualki nabigatu eta pantailaren bidez munduak etxetik irten gabe ezagutzeaz gain, badago aukerarik benetako bidaiak ezagutu eta erosteko. Hegaldiak, eta bestelako bidai antolatuak etxetik bilatu, aukeratu eta kontratatu daitezke, askotan ohiko agentzietan baino merkeago.
Horrek aparteko aukera damaigu gure ametsetako bidaia aurkitzeko. Ohiko bidaiak ezezik, bestelako oporrak bilatu nahi dituztenak sarean aurki ditzakete: opor ezberdinak, exotikoak edo adrenalinaz beteak. Aukerak nonahi badira, baina aurkitu behar dira.
Nahikoa dirua duenak jesarleku bat har dezake espaziora ateratzeko, 2001. urteko abenduaren 1ean jaurtikiko den lehendabiziko hegaldi komertzialean esku hartzeko. Incredible adventures izeneko webgunean honen gaineko jakingarriak aurkituko ditugu. Leku berean unitate paramilitar sekretu batean entrenamendua jasotzeko ikastaroan izena eman dezakegu; Moskuren gainean Mig-29 baten barruan ibil gaitezke; submarino batean itsasontzi bat araka dezakegu Artiko itsasoko uretan; hegazkin berezi batean zero grabitatea probatu edo astronautarako heziketa jaso Errusiako espazio zentruan. Sahararen gainean globoan nabigatu edo munduari buelta eman dezakegu trenez.
Azken hau ez da hain arriskutsua printzipioz baina bai nekagarria. Train & Travel webgunean ikus dezakegu 40 egun irauten duen bidaia honen ibilbide osoa. Adrenalina gehiegi ez, baina bidaia ezberdina bilatzen dutenek berriz, Travel Finder gunean ibilbideak aurkituko dituzte geografikoki edo gustoko gaien arabera.
OPORRAK GOZATZEKO, BAINA EZ BETI!!
Asko gara oporretan egon garenok; orain, hurrengoak noiz etorriko zain egon behar, udara arte, alegia.
Izenburuak dioen bezala, oporren helburua ondo pasatzea da; oporretan joaten garenean, ondo pasatu nahi izaten dugu, egunerokotik deskonektatu, eguzkia hartu, paseatu, edo juergak egin. Norberak ikusten du zer, adinaren arabera ere izaten da aldea.
Dena dela, sarritan izaten dira ezustekoak ere, inoiz oporrak hondatzeko bestekoak gainera. Horrelakorik pasatu bazaizu, eta kontatu nahi baduzu edota aholkuren bat eman nahi badiguzu, hemen duzu aukera. Animatzen bazara badakizu.

DIBERTITZEA OSASUNA DA
Dibertitzea (modu osasungarrian, jakina) osasuntsu bizi izateko formula magikoetako bat da. Aisialdia aprobetxatzeak, intentsitatez bizi izateak obsesio eta ardurei aurre egiteko balio du, depresioa eta gure oreka emozionalari eraso egiten dioten gainerako agente negatiboak albora uzteko. Aisialdiaz benetan gozatzeko barne-jarrera jakin bat eduki beharra dago. Nor naizen eta kanpoko presio eta betebeharrik gabe nagoenean zer egiteko gauza naizen jabetzea. Aukera bikaina, adibidez, oraindik gazte izan arren erretiro aurreratuagatik lan ordainduaren mundutik baztertutako pertsona askok bizi duen asperdurari aurre egiteko gaitasunik dugun ikusteko. Horietako asko barneko hutsuneaz kexatu ohi da; bistan da ez dutela deskubritu lanean ari ez direnean zer egiteko gauza diren, nola diberti daitezkeen lan-eremutik kanpo, lehen euren bizitza markatzen zuen "lana-aisialdia" prozesua desagertzen denean.
Gaur egun asko hitz egin eta idazten da "aisialdiko zibilizazioaz" eta teknologi-aurrerapenaren, langabeziaren eta lanaldi murriztuen eraginez, badirudi apurka-apurka gizarte-testuinguru horretarantz goazela. Adituek diotenez (aisialdiaren gestioko adituak ere badira, nola ez), jendea asper ez dadin, depresiorik izan ez dezan eta bere agresitibitate soberakina besteengan bota ez dezan alternatibak asmatu beharra dago. Horregatik, gero eta zabalagoa da aisialdiko baliabideen eskaintza: kultur gelak, kiroldegiak, liburutegiak, abentura-kirola, ikuskizunak, era guztietako prestakuntza ikastaroak Baina eskaintza gehitzea ez da, berez, konponbidea. Jateko ere, garrantzitsuena ez da jaki gozo-gozoen aukera zabala izatea, gose izatea baizik eta jakina, jateko zerbait izatea. Goseak gaudenean, edozer jaten dugu. Umeek ere jolaserako ez dute jostailu konplexu eta garestirik behar. Aski dute makila bat, soka bat edo kartoizko kaxa bat eta askatasuna, gogoa eta irudimena (edo agian azken horiek bakarrik), euren gaitasun ludikoa askatzeko.