1.17.2007

EGOISMO ONA

Orduek ihes egiten diguten sentsazioa izaten dugu eta aurreikusitakoaren laurdena ere ez dugu bete ahal izan. Badakigu denbora mugatua dena eta horregatik, lehentasunak ezartzen ditugu denbora egunero lan-ikasketa edo bestelako betebehar, familia eta aisialdiaren artean banatzeko.

Aisialdiaren sailean adiskideak sartzen ditugu, asteburuan gehienetan. Betebeherrek eta gure ingurukoen (familia, bikotekide, seme-alaba, adiskide, auzoko eta abarren) zoriona bilatzeak arduratzen gaitu. Baina, zer gertatzen da norbere zorionarekin, beste inor sartzen ez den eremu intimo eta esklusibo horrekin? Hori ere gestionatu egin behar dugu.
Egoista dirudi, besteengandik aldendu egiten garela; horregatik, zail gertatzen zaigu gure antolakuntzan arlo horretarako denbora aurkitzea. Honelakoak esaten dizkiogu geure buruari: "egia esan, nik egin nahi nukena&", edo "astirik (edo dirurik) banu, gustura egingo nuke halako", baina horretan geratzen da: posible izan arren, errealitate bihurtzen ez ditugun amets hutsak dira.

Eta askotan ez da denbora faltagatik izaten; denboraren antolakuntzan hainbeste gauza sartzearen puruz, uko egiten diogu guk geuk gogoko ditugunak sartzeari, geure gustu eta behar bereziak -besteen gustu eta beharretatik desberdinak- ditugula ahaztuta. "Ez duenak ezin eman", dio esaera zaharrak. Hitz horiek gaurko gaira ekarrita, nekez lortuko dugu inor zoriontsu egitea, geure burua zoriontsu egiten ez badakigu. Gure bizitzaren alde positiboaz jabetuta bizi garenean, "edalontzia erdi hutsik ez baina erdi beteta ikusten dugunean", eguneroko gauza txikiez gozatzen dugunean, gure jarrera irekia eta malgua denean, modu eraikitzaile, bizi eta alaian jokatzen dugunean, irripar egin eta nolabaiteko arriskua onartzen dugunean, sentimendu eta emozioak azaldu eta barregarri geratzeko beldurra baztertzen dugunean, jolas egin, ondo pasa eta geure buruari barre egiten ikasten dugunean, zorionera bidean urrats erraldoia emango dugu. Geure zorionaren eta ingurukoenaren bidean. Egia esan, erosoago sentitu ohi gara asko ematen duten pertsonekin baino, beren burua besteei eskaintzen dietenekin. Horrela, kontua geure burua eskaintzea bada, eskaintzen denaren kalitatean egongo da besteen zoriona lortzeko aldea.

Comments: Publicar un comentario



<< Home

This page is powered by Blogger. Isn't yours?

INTERES GUNEAK
Blink It

Blink It

Blink It

Blink It

LIZENTZIA
Creative Commons License
Creative Commons lizentzia

.Creative Commons Lizentzia
Blog hau Creative Commons-en baimen baten mende dago Creative Commons Public Domain License.